XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PROFILAXIS ODONTOLOGlKOA HAURTZARO ETA NERABEZAROAN.

1. KONZEPTUA: PROFILAXIS odontologikoaren haurtzaro eta nerabezaroan fineak hortz, aho eta masailetako eritasunak oharteraztea dute hau da 3 eta 18 urte bitartean dauden haur eta gaztetxoaren murtxikatzeko aparatua zaintzea, bere eritasunak oharteraztea eta azken mailan aparatu horren atal baten bat gaixorik badago lehen bait lehen osabidean jartzea.

Guztian mailaka hartzen badugu urrats batzu eman behar ditugu: a) haurdun dagoen emakumearen jan neurri eta bizimoduaz arduratzea.

b) bularretako umeen eta haurren jan neurriak eta bizimodua kontutan hartzea.

d) hortzetako eritasun minimoak, txantxarrak eraginak, lehen bait lehen sendatzea.

e) Hortzen eta masailen lekuko akatsaren profilaxisa eta osabide goiztarra.

Hortzaren eta hoien eritasunak hortzduraren eta masailaren anomaliak eta haien ondorioak maiztasun handikoak dira eta osasun orokorrean garrantzi handia hartzen dute.

3 - 4 urte bitarteko umeak, erdiak baino gehiago txantxarra dute ttikitako haginetan eta 18 urteetako gazteetan, % 90 ere txantxarra dute.

9 urteetako umeek % 25 hortze edo masaileko lekuko akatsak dituzte.

(Alemaniako estadistikak).

2. ANATOMIA AHO-FARINJEA: a) HORTZA: Hortzak bi zati desbardinak ditu: - Bata ikusgaia: Koroa.

- Bestea, masailan lotua, ligamentu albeoluhortzariaren bidez: sustraia.

Hortzaren konposaketa hauxe da: - Ehun gogarrak eta haien artean, kanporago dagoena esmaltea da.

Gorputzeko ehun gogarrena hauxe da.

Hortzaren kolorea boliak ematen dio.

Esmalte eta bolien artean dentina gordetzen dute.